Mo Yan idazle txinatarraren 'Hori da umorea, maisu!' itzultzean hartutako zenbait erabaki - Maialen Marin-Lacarta eta Aiora Jaka

Maialen Marin Lacarta, Aiora Jaka Irizar

Research output: Contribution to journalArticlepeer-review

Abstract

Artikulu honetan, Mo Yanen Hori da umorea, maisu! itzulpenaren inguruko hainbat gogoeta eskaini nahi dituzte lanaren bi euskal itzultzaileek. Lehenik eta behin, itzulpenaren kanpoko ezaugarriak aurkeztuko dira, itzulpen honek hainbat berritasun eskaintzen baititu orain arte txineratik euskaratu diren literatur lanen ondoan. Ondoren, Mo Yanen obra gure inguruko beste literatur sistema batzuetan (gaztelaniazkoan, ingelesezkoan eta frantsesezkoan) nola itzuli den aztertuko da, eta agerian jarriko dira kasu batzuetan (batez ere sistema anglofonoan) egin ohi diren moldaketa eta egokitzapenak. Azkenik, Hori da umorea, maisu!-ren pasarte batzuk jatorrizko txinatarrarekin eta ingelesezko eta frantsesezko bertsioekin alderatuz, erakutsiko da Mo Yanen lan hau euskaratzean saihestu egin direla jatorrizko testuaren moldaketa eta egokitzapenak, jatorrizko testuarekiko hurbiltasuna mantentzea izan baita helburu nagusietako bat.

In this article, the two Basque translators of Hori da umorea, maisu! by Mo Yan offer their reflections on their translation. First, they discuss the external characteristics of the translations, given that it raises various new issues with respect to the literary works translated to date from Chinese into Basque. Next, the way in which the work of Mo Yan has been translated in other literary systems (Spanish, English, French) is analyzed, and we explore the adaptations and modifications made in some cases (particularly in English). Finally, selected passages of Hori da umorea, maisu! are compared, using the Chinese original and their English and French versions, in order to show how the translators of the Basque version tried to avoid adaptations and modifications and stick to the original Chinese text as much as possible.

Original languageBasque
Pages (from-to)111-130
JournalSenez Translation Journal
Volume45
Publication statusPublished - 2014

Cite this